Hilabete askotan, Hegoafrikako udal ospitale bateko 311. gelako madarikazioan sinetsi izan dute bertakoek. Goizero zaintza intentsiboetarako gela horretan hilotz bat aurkitzen zuten ostiraletan, hutsik egin gabe. Egia da paziente guztiek tratamendu larriak jasan zituztela, baina ez zeuden hiltzeko arriskuan. Mediku-taldea, harrituta, airearen kutsadura bakteriologikoa izan ote zitekeen pentsatzen hasi zen. Biktima ugarien familiek eskatuta, agintariek ikerketa bat eskatu zuten.
311. gelan, bitartean, ostiralero hilotz bat aurkitzen jarraitu zuten, eta azkenean, erizain edo mediku ero baten ekintza ote zen susmatzen hasi zirenez, gelan ezkutaleku bat prestatzea otu zitzaien, zer gertatzen zen ikusteko… armario berri bat jarri zuten, han gizon bat kamara batekin sartu zen. Ondo prestatu zuten guztia zetorren ostiraleko. Batzuk urdurik zeunden, ostirala ailegatu zelako. Paziente berri bat zegoen, ez zegoen oso grabe baina denak harritu egin ziren pazientea ohetik altzatu zenean, altzatu eta gero gauza oso arraroak egiten hasi zen, azkenean sabana batekin estrangulatzen hasi zen hil zen arte. Medikuak inpeditu nahi izan zuten baina oso berandua izan zen. Hori gertatu eta gero bere jarreraren azalpena bilatzen aritu ziren.
Arritu egin ziren gasako istalazioan eskape bat ikusi zutenean. Hori konpondu eta gero ez zen gela horretan beste gaixo bat hil.